Hobi septiko

Hobi septiko
Hondakin-uren araztegia eta sanitation technology (en) Itzuli

Hobi septikoa edo putzu septikoa[1] estolda-sarera konektatuta ez dauden eraikinen ur zikinak metatzeko lurpean jartzen den hobi estankoa da. Prozesu anaerobio baten bidez edo dekantazio eta flotazioko prozesu baten bidez, urak partzialki tratatzeko balio du. Betetzen denean, hustu eta urak araztegira eramaten dira.[2] Ur zikinak tratatzeko modu erraz eta merkea da, eta landa-eremuetarako edo paraje isolatuetan kokatutako egoitzetarako gomendatzen da (ahal dela), eta zulo-letrinak deiturikoak abantailaz ordeztea. Hala ere, tratamendua ez da ur zikinen araztegi batean bezain osoa.

  1. Euskalterm: [Ingurumena Hiztegi Entziklopedikoa] [2009]
  2. Euskalterm: [Arkitektura hiztegia] [2022]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search